Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/05/18

Ikusmen urritasuna

Gaurkoan interneten topatu dudan ikusmen-urritasunari buruzko inklusio eredu bat dakarkizuet. Filme labur honek erakusten digu posiblea dela desberdintasunik gabeko hezkuntza, ikasle guztiak ekintza berdinetan parte hartuz.

Askotan, mugak edo limitazioak kanpotik markatzen dizkiegu, gauzak egiteko edo ulertzeko beste modu bat dagoela kontutan hartu gabe. Zein da adimen urritasuna duena beraz?

2012/05/12

Entzumen uritasuna

Gorren integraziorako programak gaur egun oso interesgarriak dira eskoletan ezartzea. Bizkaiaren kasuan, bakarrik hiru zentrotan ezarrita dago halako programa. Getxoko Zubileta, Durangoko Landako eta Bilboko Basurto eskoletan.

Hezitzaileak hezitzeko ipuina

Askotan irakasleok eraikitzen ditugu haurrek ez dituzten muga eta limitazioak. Horretaz konturatzeko, saretik topatu dudan ipuin hau eredu paregabea dela iruditu zait. Espero dut gustokoa izatea!

Aniztasunaren trataera eskola inklusiboaren barruan




beharrezkoa da irakasleek, eta, oro har, hezkuntzakomunitateak gogoz laguntzea eta inplikatzea.
 Hona hemen Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan eman beharreko pausuak aurkezteko argitaraturiko txostena:

Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-1016

Eskola inklusiboak edonon!

Eskola inklusiboa garapen bidean dauden herrietan edota "aberastasun gutxiago" dituzten herrialdetan zailtasun gehigarriak izan ohi dituzte, errekurtsoak eta baliabideak eskasagoak izan ohi direlako. Askotan aldiz, baliabideak baino eragin handiagoa izan ohi du gizartearen kontzientzia maila eta bertan bizi diren pertsonen jarrera, eskola eredu inklusiboa eraikitzeko.

2012/05/11

Eskola inklusiborako material lagungarriak

Denbora falta, eskolan ohiko arazo bat izan ohi da, batez ere ariketa osagarriak. Ez da batere erraza eskolako programa jarraitzea, gehienetan testuliburuak markatutako jarduera, ariketa eta edukiak landuz, eta honetaz aparte, behar bereziak izan ditzaketen ikasleentzako materiala moldatzea edo bilatzea.

2012/05/09

El reino de los mil escalones

Ipuin honek Agustina eta bere lagunen abentura miresgarria erakusten digu, nahiz eta Garun Paralisia jasan gainontzeko haurrak bezain kapazak eta ameslariak direnak.

2012/05/06

Ipuin bat

Hemen uzten dizuet eskola inklusiboari buruzko ipuintxo bat. Irakasleak soilik ez ezik, ikasleek ere lagundu dezakete beharrizan bereziak dituzten haurren garapenean, modu honetan, denok eskola inklusiboan hezten eta hazten ikasiz.

2012/05/05

Etorkinak eskoletan

Betidanik izan dugu aniztasuna gure eskolan: maila bereko ikasleak ezberdinak dira, gela bereko ikasleak ere ezberdinak dira, etab. Halere, eskolari kosta egiten zaio aniztasun hori ikustea eta, are gehiago, berari egokitzea, berari aurre egitea, beretik ikastea, bera aprobetxatuz guztiok aberastea.
Gaur egun ikasle etorkinak eskoletan ohiko fenomenoa dugu, eta honek aukera paregabea da ikasleen aniztasunaz lanean hasteko. Une historikoa da guretzat eta erronka handia eskolako komunitate osoarentzat.

2012/05/04

Etiketarik ez!

 Askotan haurrek izan ditzaketen gabeziak baino eragin negatiboagoa izaten dute bere inguruan dituzten pertsonek haiengan dituzten igurikapenak. Haurrak etiketatzea haien garapenean berebiziko eragina izan dezakelako, eman diezaiegu aukera, etiketarik ez!


2012/05/03

Autismoarekin jarraituz




Haur autistek gainontzeko haur txiki guztien oinarrizko premia berberak dituzte, baina badituzte beste hezkuntza-premia berezi batzuk ere. Hau da, beraien hezkuntza-egoerari zenbait egokitzapen egin behar zaizkio ikaskuntza eta gainerakoekiko gizarte-harremanak bultzatzeko.
Haur autisten zailtasunik nagusienak komunikazioaren eta gizarteulermenaren esparruan daude kokatuta, hau da, zaila egiten zaie gainerakoen mundua ulertzea. Ildo honetan, hainbat estrategia garatu behar da nahitaez, batzuek espezifikoak eta beste batzuek gainerako ikasleekin ere orokorrean erabiltzeko modukoak. Horrela, komunikazioa eta ingurunearen ulermena ahalik gehien suspertuko dira.

"Rain man"


Askok ikusi dugu gure bizitzaren uneren batean pelikula hau. Gutxiagotan izan dugu aukera autismoa duen pertsona batekin kontaktu zuzena izateko aukera, are gutxiago eskolak konpartitzeko aukera.
Pelikula honek, gaixotasun honen ezaugarriak zertxobait ezagutzen lagunduko digute eta baita, pertsona hauek eguneko bizimoduan izan ditzaketen arazoak aurkezten dizkigu. Honen bitartez, pertsona hauetara zertxobait gehiago hurbildu gaitzake.

2012/05/02

Hezkuntza inklusiboaren erronka

Gaurkoan, "Minusbaliotasuna hezkuntza zentruetan" jardunaldietan Antonio Centenok eskeinitako elkarrizketa aurkeztera natorkizue. Antoniok, benetako hezkuntza inklusiboa suposatuko lukeen bizikedatza-hezkuntzaren erronka planteatzen digu bertan.

Hezkuntza integratzailea eta hezkuntza inklusiboaren artean egiten duen bereizketa oso interesgarria da.


2012/05/01

Eskola inklusiboa erreportaia

Gaurkoan Andaluziako Juntak editaturiko bideo-erreportai bat hurbiltzen dizuet, eskola inklusiboaren inguruan gehiago ezagutzeko.

Kirol egokitua

Ekintza fisikoa eskubide eta behar bat da pertsona ororentzat urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala egonda ere.

Urritasuna duten haurrak babestearren kirol iharduerak alde batera lagatzen dira eta beldur handiagoa dago. Fenomeno hau eskola garaitik dator, eta urritasuna duten haurrak heziketa fisikoko klaseetara ez joatetik hazten da. Kontutan izan behar dugu, haurrak mugitzeko beharra daukatela, jolasteko beharra, lagunak izateko beharra, hauxe haein garapenerako ezinbesteko estimulua baita. Hainbat ume dago, inoiz ez dituela belaunak urratu edo ez dela zuhaitz batera igo. Ziurrenik intentzio onena egongo da guzti horren atzean. Haur horien heziketa babesean oinarritzen den heziketa izan ohi da, baina ezin dugu ahaztu esperientzia horietatik asko ikas daitekeela, eta haur askok asko jaso dezaketela gurpildun aulkitik altxatu eta lurrean jartzen baditugu. Izan ere haur hauek ere esperientziak behar dituzte, eta era guztietako esperientziak.