Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/04/29

Euskal Eskola Inklusiboa garatzeko ekintza plana





Euskal Eskola Inklusiboa garatzeko, erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan, eskolan martxan jartzen diren ekimen pedagogiko guztietan, kulturak, politikak eta praktikak sustatu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da zenbait ekintza martxan jartzea. Batzuk garrantzi handikoak izango dira, beste batzuk, ordea, tamaina txikiagokoak, baina guztiak ikuspuntu inklusibo batetik hezkuntza-sistema berpiztera zuzenduak behar dute.

Gehiago ezagutzeko...
"Euskal Eskola Inklusiboa garatzeko ekintza plana"

2012/04/24

Zabal ditzagun ateak, denok eskolara!

Hemen aurkezten dizuet inklusiorako arazoak planteatzen dituen ipuin bat. Ipuina, metafora batez baliatzen da eskolak inklusiorako planteatzen dituen zailtasunak hurbiltzeko. 
Ipuin honen bitartez, haur txikienek ere ulertu ditzakete "desberdintasunak" dituzten haurrek gizartean topatu ohi dituzten inklusiorako arazoak.

Rosenthal efektua edo Pigmalion efektua

Hezitzaileek ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak neurtzeko moduko ondorioak izaten ditu. Hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino. Itxaropen handiek Pigmalion efektu positiboa dakartzatela esaten da. Ikasleengan konfiantza gutxi izateak Pigmalion efektu negatiboa dakar.

2012/04/11

IKTak eta eskola inklusiboa


IKTak gero eta erabiliagoak dira hezkuntzan, batez ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Haur Hezkuntzan, ordea, oraindik teknologia hauek nola integratu zalantza handiak daude. IKTek, Haur Etapatik jada hezkuntza-esparruan protagonismo gehiago izan behar dute, minusbaliotasuna duten pertsona asko curriculumera iristeko teknologia altuaren laguntzatekniken menpe baitaude.

2012/04/08

Zer da eskola inklusiboa?

Eskola inklusiboari buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prosezua aberasten dutelako.